domingo, 2 de diciembre de 2012

AZKEN SARRERA!!

Denbora oso azkar pasatu da eta proiektu hau amaitzeko eguna heldu da. Hasieran, irakaslea klasean sartzerakoan eta ikasgaia azaltzen hasi zenean nahiko galduta egon ginen. Berak ez zuen beste irakasleen moduan plangintza zehatz bat planteatu, ez genekien zelan egin behar genuen lan. Gainera, irakasleak bere blog-a erakutsi zigun, K(i)likaTIK, hau dakizuen moduan, prozesu osoan oso erabilgarria izan da. 

Hau egiterakoan, taldekiden fitxa bat bete genuen, bakoitzaren erresistentziak eta baloreak kontuan hartuta eta gainera, talde moduan beste erresistentzia eta balore batzuk aukeratu genituen. 

Egun batzuk beranduago, talde moduan gure gaia aukeratzeko momentua heldu zen; irakasleak, gaia esan zigun baina nahiko galduta sentitzen ginen. Hala ere, talde moduan aurrera egin genuen, lehenengo gure blog-a sortuz eta hau guk gustuko ditugun gauzekin apainduz. Egia esanda, diseinu egokia jartzen egun pare batzuk iraun genuen, baina lan entretenigarria zen. 

Gure blog-a ez zuen gai orokor bat, hiru programen inguruko informazioan oinarrituko zen, gure klaseko egunerokoaz aparte. Aplikazio hauek, EduGlogster, Wordle eta infografien inguruko aplikazio desberdinak dira. Hau jakiterakoan, gure blogean orrialde deberdinak zabaldu genituen, bertan informazio desberdina jartzeko. Bertan dagoena eta ikusgarri duzuena nahiko erabilgarria dela pentsatzen dugu. 

Klase orduak aurrera egin ahala, klase bat asko gustatu zitzaigun, ikaskuntza kolaboratiboa aztertu zuenean irakasleak metafora bat erabiliz, Frederick-en ipuina, hain zuzen ere. Hau nahiko erabilgarria izan zen galduta egon ginen taldeek aurrera egiteko lagungarria izan zelako.

Bestalde, esan behar dugu, klasekide denen artean egin ditugun "puesta en común" guztiak oso baliogarriak izan direla lanarekin aurrera egiteko. Batzuetan galduta egon gara, ez dugu jakin nola jarraitu behar genuen eta momentu horietan, zalantzak argitzea zen gauzarik honena guretzako.

Zalantzak argitzen eta blog-a osatzen joan ginen ahala, sarrera desberdinak sortzen genituen; batzuetan egunerokoarekin bat etortzen ziren, baina beste momentu batzuetan, gauza interesgarrien inguruko informazioa idazten genuen. Adibidez, IKT-ak hezkuntzan duten eraginaren inguruan, informazio ugari desberdin topatu dugu.

Guren lana aurrera egiten zuen eta klase aurrean egiteko aurkezpena prestatzen hasi ginen. Hasieran, ideia ugari izan genituen baina azkenean, batzuk alde batera utzi eta egokienak aukeratu genituen. esan behar dugu, lan guzti hau klase orduetan egin dugula eta irakaslearen laguntza izan dugula momentu guztietan. Gainera, klase ordua amaitzerakoan, jarduera txiki bat egiten genuen egun guztietan, "hitz magikoak" batzen genituen. Horretan, gure momentuko egoera azaltzen edo definitzen zuen hitz bat esaten genuen; dibertigarri moduan ikusten dugu, bakoitzak hitz desberdin bat esaten duelako eta berak bakarri daki zein helbururekin esan duen.

Azkenean, gauza guztien moduan, lana amaitzen joan ginen eta gure aurkezpen eguna pasatzerakoan, sarrera txiki batzuk egin genituen . Hau "azkena" dela esan dezakegu, baina inoiz ez dakigu nork eta nondik sortu dezakeen sarrera berri bat. Hala ere, esperientzia hau gurekin elkarbanatu duzuen guztioi...

ESKERRIK ASKO ETA BESTE BAT ARTE!!!

Aurkezpenean erabilitakoak

Aupa danoi!!

Aurkezpena egin genuen egunean, IKT baliabideak erabili genituen egiteko; interneta, office programak... Horrela modu dinamiko batean egiteko aukera izan genuen, gainera IKT-arekin genituen trebetasunak erakusteko momentu egokiena zen.

Hemen erakuzten dizuegu aurkezpenean erabili genuen power pont-a:


Zeri esaten zaio ikasketa kooperatiboa?

Ikasketa kooperatiboa ikasle talde txikien –osaketa heterogeneokoak gehienetan, errendimenduari eta ahalmenari dagokienez– erabilpen didaktikoa da eta, jardueraren egitura horren bitartez, honako hauek bilatzen dira: berdintasunezko parte-hartzea ahalik eta gehien ziurtatzea eta berorien arteko aldibereko elkarreragina indartzea, taldean lan egiten ikasteaz gainera, taldekide guztiek proposatutako edukiak ikas ditzaten, norberaren ahalmenak neurri gorenera eramanik.

  • Ikasketa kooperatiboko talde bateko kideek erantzukizun bikoitza dute: irakasleak irakatsitakoa norberak ikastea eta taldekideek ere ikas dezaten laguntzea.
  • Irakasleek, berriz, bi xedetarako erabiltzen dute ikasketa kooperatiboa: ikasleek eskolako edukiak ikas ditzaten eta, aldi berean, taldean lan egiten eta solidario izaten ikas dezaten, azken bi horiek eskolako eduki gisa hartuta. Alegia, ikasteko kooperatu eta kooperatzen ikasi…
  • Kontua ez da ikasgela bateko ikasleek, noizik behin, «talde-lan» bat egitea, baizik eta, era egonkorragoan, «lantaldeetan» antolatuta egotea, batik bat, elkarrekin ikasteko eta, aldian behin, hala egokitzen bada, guztien artean lan bat egiteko.
  • Ikasketa kooperatiboa ez da soilik eskolako edukiak hobeto ikasteko metodo edo baliabide bereziki baliagarri bat, baizik eta ikasleek ikasi beharreko curriculum eduki bat gehiago, hau da irakatsi behar zaien ikasgai bat.

IKT




sábado, 1 de diciembre de 2012

.

"El objetivo principal de la educación es crear personas capaces de hacer cosas nuevas, y no simplemente repetir lo que otras generaciones hicieron."
(Jean Piaget)


 "La tarea del educador sólo puede tener como base la normalización del niño y así conseguir la normalización del hombre y la renovación de la sociedad."
(Maria Montessori)





 


 

IKASTEKO JAIOAK



Bideo honek IKTrekin zehazki erlazio estua ez duen arren, hezkuntza arloa jorratzen du, eta oso interesgarria iruditu zaigunez, blogean gehitzeko hautatu dugu.

Izan ere, ez dakigu zeinen zaila egiten zaigun gure pentsakera azaleratzea. Beraz, gonbidatu dezagun jendea pentsatzera, eta bizipen desberdinak izatera. Formula, teknika eta esperientzia berriak ezagutu eta ezagutaratzera...


lunes, 12 de noviembre de 2012

AURKEZPEN EGUNA!

Heldu da eguna. 
Lan gogorra egin ostean emaitzak azaleratzeko unea heldu da. 
Aupa Oromiñurti taldea!!! :D

lunes, 29 de octubre de 2012


2012ko urriaren 29a, astelehena


Lana amaitzen!!

Lehendabizi, lana nola aurkeztuko dugun azaldu diogu irakalseari. Aurkezpenerako, Wordle, EduGlogster eta Infografia programak azaldu ostean, Wordle lehiaketa bat egitea proposatuko dugu. Horrekin aurkezpena entretenigarriagoa izango da eta wordle programa erabiltzen ikasiko dute. 


LUNES, 22 DE OCTUBRE DE 2012


2012ko urriaren 22a, astelehena


Aurreko asteko saioan, talde bakoitzak orain arte egindako lanaren aurkezpen txiki bat egin genuen. Azalpen txiki honetan, talde bakoitzak aurkeztuko duen gaia eta horrekin lotuta, zailtasunak eta zalantzak azaldu genuen. Horrekin batera, irakasleak zailtasun horiei aurre egiteko hainbat aholku eta proposamen eman zizkigun.

Ondoren, berriz denbora utzi zigun bi aste barru aurkeztu beharreko lana amaitzeko .


Bukatzeko, erlaxazio ariketa bat egin genuen. Ikasle bakoitza nahi zuen tokian jesarri zen eta irakasleak testua irakurtzen zigun bitartean, begiak itxi eta ahalik eta gehien erlaxatzen ahalegindu ginen kontzentrazioa mantenduz.





lunes, 22 de octubre de 2012

2012ko urriaren 8a, astelehena

Aupa blogzaleok!! 

Ikusi duzuen bezala, egun batzuk beranduago egiten dugu urriaren 8ko klasearen hausnarketa, arazoak izan ditugu eta. Esan behar dugu, klase hau nahiko magistrala izan zela edukieraren aldetik. Besteekin konparatuz, teorian oinarritu zen klasea bai Creative Commons eta bai RSS sindikazioa. Irakasleak, hauen definizioa azaldu zigun ezaugarri nagusiak azalduz.
Hau izan zer Creative Commons-en inguruko izan genuen informazioaren zati bat:

 Zergatik dira beharrezkoak Creative Commons lizentziak? 

 Copyrightak, beraz, oztopoak besterik ez dio jartzen gizartean geroz eta errotuago dagoen partekatzearen izpirituari. Copyrightaren ondorioz sortzaileak "batzuk" bakarrik izan daitezke eta horrek goran aipatutako izpiritu kultural berriarekin talka egiten du. Garai bateko sortzaile/kontsumitzaile lotura tradizional hori erabat aldatu da gaur egun. Herrialde anglosaxoietan "prosumer" (producer/consumer) hitza erabiltzen dute herritarrok kultura eta ezagutzarekin gordetzen dugun harreman mota berria azaltzeko. Errealitate berri honen aurrean Copyrighta bezalako lizentzia murritzaileek ez dute inongo zentzurik. 

Copyright-aren beste muturrean dago Copyleft-a. Honen arabera jatorrizko lanari eta honen lan eratorri guztiei ezin zaie inongo murrizketarik ipini. Copyleft lizentziak espreski mugatzen ditu lan eratorriarekin irabazi ekonomikoak izateko aukera baita egilearen aitortza egiteko beharra ere, adibidez. Muturrean dauden bi lizentzia hauen artean egon zitezkeen egoera desberdinei irtenbide bat eman nahian sortu ziren Creative Commons lizentziak. Hauen bitartez sortzaileak bere lana berrerabiltzeko baimena onartzen du baina berak erabakitzen du lan hori jaso edo berrerabili nahi dituenak zein erabilpen baldintza errespetatu beharko dituen. Lizentzia hauen funtsa ulertzeko egokiena eskuineko bideoa arretaz jarraitzea izango duzu.

 Bestalde, RSS sindikazioaren inguruko definizio moduan, hurrengo hau izan genuen:  

Zer da RSS? 

 Euskadiko herri administrazioaren atarien sarearen informazioa eta zerbitzuen eskuraketa errazteko asmoz, Euskadi.net-en bilaketetan RSS izeneko harpidetza zerbitzu bat sortu da. Horrela, interesatzen zaizun informazioren bilaketetarako harpidetza egiteko aukera izango duzu eta bilaketa horrekin zerikusirik duen berritasunen bat dagoen bakoitzean ohar bat jasoko duzu. 

Adibidez, “Diru laguntzak” gaiari buruz bilaketa egiten baduzu eta horri dagokionez sor daitezkeen berrikuntzei buruz interesa baduzu, bilaketa horren emaitzetara harpidetu zaitezke. Era honetan, informazio horrekin loturiko berritasun bat argitaratzen den bakoitzean horren berri izango duzu, Web gunera jo eta bilaketa behin eta berriz egin beharrik eduki gabe. 

 Interesatzen zaizkizun bilaketaren emaitzen harpidetza egiteko, bilatzailearen emaitzen orrian agertzen den “RSS harpidetza bilaketaren emaitza hauentzat” izeneko estekan klik egin beharko duzu eta ateratzen den orriaren helbidea zure RSS irakurlean erantsi.


lunes, 8 de octubre de 2012

2012ko urriaren 1a, astelehena

Egunon blogzaleok!

Aste hau, modulu lanaren astea da eta bertan taldeko lana egin behar dugu gehienbat. Gaur astelehena denez, oraindik ez dugu informazio asko. Ikasle gehienak, irakasle batzuen moduan, guztiz galduta gaude, zer egin behar den jakin gabe.

Jakinda aste oso bat dugula lana burutzeko klase orduetan, lehenengo egun hau galdutzat eman dugu. Hiru egun ditugu lana egiteko taldekideak batera egonda. Hala ere, arazo hau konpontzea espero dugu eta orain aurrera egin ahal izatea.

Espero dugu bihar informazio gehiago izatea eta laguntza gehiago jasotzea.

Besterik gabe agurtzen gara!!

lunes, 24 de septiembre de 2012

2012ko irailaren 24a, astelehena


Egunon blogzaleok!

Bigarren egun honetan, talde guztiek bere bloga aurkeztu dute. Horrela formato, diseinu, irudi... desberdinak ikusi eta aztertu ditugu. Gainera, blog bakoitzak faltan izan dituen atalak komentatu ditu irakasleak bloga berritzeko eta eguneratzeko. 

Horren ondoren, Alaitzek ikaskuntza kolaboratiboa ulertzeko metafora bat azaldu digu, horretarako "Frederick" liburua erabili du. Taldean hausnarketa txiki bat egin dugu eta bertatik esan dezakegu, bizitzan dena ez dela lan egitea beste gauza batzuk izan behar ditugu kontuan. 

Amaieran, blog honen gaia zehaztu dugu, lehen bai lehen hasteko. Jakin dezazuen, Oromiñurti 2.0 blogaren gaia, "edugloster", "wordle" eta infografiaren inguruko azterketan oinarrituko dela, azkenean, Lehen Hezkuntzako esperientzia bat azaltzeko.

Honekin agurtzen gara, beste bat arte!!!

2012ko irailaren 17a, astelehena

Egunon blogzaleok!

Egun honetan, blog-a sortu genuen, esan dezakegu Oromiñurti 2.0 bloga egun horretan jaio zela.

Hasieran, etxerako lan moduan genituen talde-fitxak azaldu genituen ikaskideen aurrean, horrela lehenengo kontaktua egin genuen.

Aurrera egiteko, blog-aren diseinua eta fondoko irudia aukeratu genuen. Hainbat arazo izan genituen, ez dugulako aurretik beste blog-ik kudeatu. Hala ere, talde lanarekin lortu genuen aurrera egitea. Gainera, aplikazio desberdinak erabiltzen hasi ginena, bai etiketak, orrialdeak, bidioen igoera, irudiak, sarrera berriak...

Honekin batera, guztiz berria zen zerbait ikasi genuen, HTML hizkuntza, bai bidioak jartzeko eta bai dekorazio arloan erabiltzeko.

Honekin agur esaten dugu.

Laster arte!!!

lunes, 17 de septiembre de 2012

2012ko irailaren 10a, astelehena

Egunon blogzaleok! 

Gaurko egunean, lehenengo klasean egindakoaren laburpen txiki bat egingo dugu, blog honi hasiera emateko. 

Hasteko, irakasleak, Alaitz Tresserrasek, bere burua aurkeztu zuen lauhilabete honetako irakasle bezala. Ondoren, bere blog pertsonala erakutsi zigun, K(i)likaTIK ; bertan, klaseko praktikak, saioak, datu interesgarriak... aurkitu ditzakegu. 

Horren ostean, lau kideko taldeak sortzeko esan zigun, blog ezberdinak sortzekotan. Klasean bertan sortu behar genituen taldeak, baina ez ginen  ados jarri, eta aurrerago sortu genituen. Azkenean, lauko taldea sortu genuen, eta  Jon Ander, Olaia, Marko eta Gurendak osatzen dugu. 

Klasearekin aurrera egiteko, erresistentzia eta baloreen ariketa praktiko bat egiteko agindu zigun, hori egin baino aurretik, klaseko giroa erlaxatzeko asmoz, hurrengo abesti hau jarri zigun:


Amaitzeko, praktika egin genuen, bakoitzak bere erresistentzia eta baloreak aukeratuz, eta ondoren taldearenak ere. Klasea bukatu aurretik, egun hortako bakoitzari burura etortzen zitzaizkigun hitz magikoak bota genituen.

Informazio honekin agurtzen gara gaurkoz!
Laster arte!!!!