EduGlogster


EDUGlogster


Edu Glogster online dagoen plataforma bat da, bertan poster edo kartel desberdinak sortu daitezke. Hauek internet erabiliz ikusi daitezke eta bertan irudiak, bideoak, grafikoak, soinuak, marrazkiak eta textuak txertatu. Gainera, imprimitzeko eta fisikoki posterrak edo kartelak izateko aukera ematen du. 

Aplikazio hau erabiltzeko, beharrezkoa da erregistratzea izena ematen baina ez da zertan ezer ordaindu behar. Hala ere, ordaintzen baduzu, beste hainbat aukera desberdin zabaltzen zaizkizu. Azkenik, esan behar dugu aplikazioa ingelesez dagoela guztiz, euskaraz edo gazteleraz lan egiteko aukerarik ez du ematen.

Oso aproposa da buruan dugun irudi hori paper batean isladatzeko eta modu dinamiko batean azalarazteko.

Hemen ikusi dezakezue guk egindako poster bat, bertan EDUGlogsterraren erabilera errezaren azalpena egiten dugu. Hau adibide bat bakarrik ez da, beste hainbat motatakoak egin daitezke, irudi gehiagorekin, bideo gehiago gehituz, programak eskeintzen dituen irudi eta forma gehiago gehituz...

Gehiago itxaron ezin baduzu hemen egin klik eta irudimena landu!!





Gainera, nahiz eta erregistratu eta dohanik diren funtzioak izan, proba moduan egoteko beste aukera bat badago. Horretan irakaslearen rola hartu dezakezu guztiz; hau da, ikasleak izan dezakezuz zure kontrolpean eta beraien prozedurak eta lanak ebaluatu. Gainera, irakasle moduan bidalitako ariketak, ikasleek zuzenean ikusteko aukera izango dute. Ebaluatzeko orduan, ikasleek ebaluazioa eta autoebaluazioa egiteko aukera dute; hau oso baliogarria izan daiteke autonomiaren gaitasuna lantzen delako.

Bestalde, oso erabilgarria izan daiteke, ikaskuntza prozesu guztia online moduan egin dezakezulako. Irakaslearik klase-ordu desberdinak prestatzeko eta gauzatzeko aukera ematen du. Esan beharra dago, baita ere, ikasleen kasuan, portfolioak egiteko aukera ematen duela glog desberdinez eta horien iruzkin txiki batez betetzeko. Irakaslean, aldiz, portfolio hauek zuzentzeko eta ebaluatzeko balio dute, azken nota bat jartzeko beharrezkoa bada.


Hurrengo adibide hau, askoz ere sinpleagoa da, bertan ikusi dezakegu klase-ordu batean egindako ariketa bat, zehatzago, hitz-magikoen ariketa.


No hay comentarios:

Publicar un comentario