Postprograma

Behin jorratutako gaiak aurkeztuta, hurrengo postprograma proposatzen dizuegu modu laburrean:


  • Bloggean agertzen diren edukiak: Egunerokoa, Wordle, Infografia, EduGlogster, Taldekideak, Postprograma. Hauek blogaren lehenengo orrian agertzen den etiketa baten bitartez zabaldu daitezke. Egunerokoa blogaren lehenengo orrialdean agertzen da eta egunero ordenatuta daude, gaurko sarrera adibidez lehenengo agertuko da orrialdearen gainaldean.

  • Metodologia: Wordle, Infografia eta Edu Glogster Lehen Hezkuntzan erabiltzen hasteko, guk proposatzen dugu lehenik eta behin modu ludikoan eta adibideen bitartez aurkeztu behar dela. Behin gaia aurkeztuta ikasleak programekin trasteatzen hasiko dira eta azkenik bikoteak osatuz, programa bakoitzarekin mural bat egin behar dute.

  •  Ekintzak: Guk jorratutako gaiak ikusita, Lehen Hezkuntzan aplikatu dezakegun ekintzak muralekin edo antzeko kartelekin egitea nahiko interesgarria ikusten dugu. Mural hauek egitean, batetik haurrak ordenagailuaren eta berez programa hauen erabilera ikasiko dute. Bestetik, mural hauekin, klasean egin genuen moduan, lehiaketa bat egitea interesgarria izango litzateke. Lehiaketa horren bitartez, umeen motibazioa piztu ahal genuke.

  • Baliabideak: Postprograma proposamen hau Lehen Hezkuntzan aurrera eramateko behar ditugun baliabideak ordenagailu eta interneten bitartez beteko genituzke.

  • Ebaluaketa sistema: Wordle, Egu Glogster eta Infografiaren bitartez egindako lanak ebaluatzeko originaltasuna eta erabilgarritasuna irizpide moduan hartuko dira. Hala ere, esan  beharko dugu irizpide hauek nahiko subjetiboak direla eta hori ekiditzeko ikasle bakoitzak besteon lanak ebaluatuko ditu ere.

  • Zer kendu dezakegu? Gure ustez, klasean egindako ariketak nahiko interesgarriak izan dira eta beraz ez genuke bat ere ez kenduko.
  •  
  • Zer hobetu dezakegu? Programaren barnean hobetu daitezkeen ekintzak batez ere gaien ingurukoak dira. Badakigu, oraindik Hezkuntzarekin erlazionatutako programa asko ez daudela eta batzuk ez direla oso erabilgarriak. Hala ere, egokienak hartzea eta horiek zurrunago jorratzea egokia izango litzatekeela uste dugu.

  • Zer gehitu dezakegu? Postprograma honen bitartez, gure ikuspuntuz egokia izango litzateke klaseko talde bakoitzak egin duen lanaren inguruan jarduera batzuk egitea. Jarduera hauen bitartez, haien programak hobetu ezagutu dezakegu nahiz eta asko bada ezagutzen ditugu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario