Infografiak, testuak bisualki irudikatzeko erabiltzen dira. Hauetan, deskribapenek, narrazioek eta bestelako idatziek parte hartzen dute.
Infografien eginkizuna, informazioa modu grafikoan transmititzea da, ondorioz, mapak, grafikoak eta besterikoak infogramak dira.
Ezagutu izan
diren infografiarik zaharrenak, 1740. urte ingurukoak izateaz gain, eskuz
eginikoak dira.
Infografia
batek, honako berezitasun hauek izan behar ditu besteak beste:
- Informazio oso eta independentea adieraztea.
- Behar-besteko gaurkotasuneko informazioa hornitzea.
- Gertatutakoa ulertzeko erraztasuna eskaintzea.
- Idatzizko informazoa gehitzea tipografikoki.
- Elemementu ikonikoz baliatzea.
- Derrigorrezkoa izan ez arren, sentsazio estetikoa sortzea.
- Komuztadurari begira, akatsen eza nagusitzea.
Infografia motak
Ondoren, prentsa idatzian azaltzen
diren infografia mota ezberdinak ikusi eta sailkatuko ditugu. Modu honetan banatzen
dira: grafiko bananduak, grafiko integratuak, grafiko radialak eta segidakoak.
Grafiko bananduak:
grafikoa eta testu
bananduta daudenean esan dezakegu grafiko banandu baten aurrean gaudela. Testua
edo artikulua,tituluaren ondoren dator.
Grafiko integratuak: testua eta irudia batera
irakurtzen dira kasu honetan.
Grafiko radialak: infografia honek
erdigune bat du eta periferia. Erdigunean, irudi nagusia jartzen da eta periferian:
oharpenak, listak, irudi sekuentziak… agertzen dira, eta hauek irudi zentrala
ulertzen laguntzen digute, infografiari zentzua emanez.
Grafikoa segidan: grafiko radialean ez
bezala, grafiko honek hasiera eta bukaera bat du hau da, sarrerazko puntu bat
eta irteerako beste bat, bide hori jarraituz. Beti monu lineal batean da, hau
da, segida batean. Testuak eta grafikoek batera egiten dute lan, modu
koerente batean, mezua ondo ulertzeko.
Infografia bat egiteko, programa ezberdinak aurkitu ditzakegu Interneten, eta horren adibide bat azalduko dugu bideo honen bidez:
No hay comentarios:
Publicar un comentario