lunes, 29 de octubre de 2012


2012ko urriaren 29a, astelehena


Lana amaitzen!!

Lehendabizi, lana nola aurkeztuko dugun azaldu diogu irakalseari. Aurkezpenerako, Wordle, EduGlogster eta Infografia programak azaldu ostean, Wordle lehiaketa bat egitea proposatuko dugu. Horrekin aurkezpena entretenigarriagoa izango da eta wordle programa erabiltzen ikasiko dute. 


LUNES, 22 DE OCTUBRE DE 2012


2012ko urriaren 22a, astelehena


Aurreko asteko saioan, talde bakoitzak orain arte egindako lanaren aurkezpen txiki bat egin genuen. Azalpen txiki honetan, talde bakoitzak aurkeztuko duen gaia eta horrekin lotuta, zailtasunak eta zalantzak azaldu genuen. Horrekin batera, irakasleak zailtasun horiei aurre egiteko hainbat aholku eta proposamen eman zizkigun.

Ondoren, berriz denbora utzi zigun bi aste barru aurkeztu beharreko lana amaitzeko .


Bukatzeko, erlaxazio ariketa bat egin genuen. Ikasle bakoitza nahi zuen tokian jesarri zen eta irakasleak testua irakurtzen zigun bitartean, begiak itxi eta ahalik eta gehien erlaxatzen ahalegindu ginen kontzentrazioa mantenduz.





lunes, 22 de octubre de 2012

2012ko urriaren 8a, astelehena

Aupa blogzaleok!! 

Ikusi duzuen bezala, egun batzuk beranduago egiten dugu urriaren 8ko klasearen hausnarketa, arazoak izan ditugu eta. Esan behar dugu, klase hau nahiko magistrala izan zela edukieraren aldetik. Besteekin konparatuz, teorian oinarritu zen klasea bai Creative Commons eta bai RSS sindikazioa. Irakasleak, hauen definizioa azaldu zigun ezaugarri nagusiak azalduz.
Hau izan zer Creative Commons-en inguruko izan genuen informazioaren zati bat:

 Zergatik dira beharrezkoak Creative Commons lizentziak? 

 Copyrightak, beraz, oztopoak besterik ez dio jartzen gizartean geroz eta errotuago dagoen partekatzearen izpirituari. Copyrightaren ondorioz sortzaileak "batzuk" bakarrik izan daitezke eta horrek goran aipatutako izpiritu kultural berriarekin talka egiten du. Garai bateko sortzaile/kontsumitzaile lotura tradizional hori erabat aldatu da gaur egun. Herrialde anglosaxoietan "prosumer" (producer/consumer) hitza erabiltzen dute herritarrok kultura eta ezagutzarekin gordetzen dugun harreman mota berria azaltzeko. Errealitate berri honen aurrean Copyrighta bezalako lizentzia murritzaileek ez dute inongo zentzurik. 

Copyright-aren beste muturrean dago Copyleft-a. Honen arabera jatorrizko lanari eta honen lan eratorri guztiei ezin zaie inongo murrizketarik ipini. Copyleft lizentziak espreski mugatzen ditu lan eratorriarekin irabazi ekonomikoak izateko aukera baita egilearen aitortza egiteko beharra ere, adibidez. Muturrean dauden bi lizentzia hauen artean egon zitezkeen egoera desberdinei irtenbide bat eman nahian sortu ziren Creative Commons lizentziak. Hauen bitartez sortzaileak bere lana berrerabiltzeko baimena onartzen du baina berak erabakitzen du lan hori jaso edo berrerabili nahi dituenak zein erabilpen baldintza errespetatu beharko dituen. Lizentzia hauen funtsa ulertzeko egokiena eskuineko bideoa arretaz jarraitzea izango duzu.

 Bestalde, RSS sindikazioaren inguruko definizio moduan, hurrengo hau izan genuen:  

Zer da RSS? 

 Euskadiko herri administrazioaren atarien sarearen informazioa eta zerbitzuen eskuraketa errazteko asmoz, Euskadi.net-en bilaketetan RSS izeneko harpidetza zerbitzu bat sortu da. Horrela, interesatzen zaizun informazioren bilaketetarako harpidetza egiteko aukera izango duzu eta bilaketa horrekin zerikusirik duen berritasunen bat dagoen bakoitzean ohar bat jasoko duzu. 

Adibidez, “Diru laguntzak” gaiari buruz bilaketa egiten baduzu eta horri dagokionez sor daitezkeen berrikuntzei buruz interesa baduzu, bilaketa horren emaitzetara harpidetu zaitezke. Era honetan, informazio horrekin loturiko berritasun bat argitaratzen den bakoitzean horren berri izango duzu, Web gunera jo eta bilaketa behin eta berriz egin beharrik eduki gabe. 

 Interesatzen zaizkizun bilaketaren emaitzen harpidetza egiteko, bilatzailearen emaitzen orrian agertzen den “RSS harpidetza bilaketaren emaitza hauentzat” izeneko estekan klik egin beharko duzu eta ateratzen den orriaren helbidea zure RSS irakurlean erantsi.


lunes, 8 de octubre de 2012

2012ko urriaren 1a, astelehena

Egunon blogzaleok!

Aste hau, modulu lanaren astea da eta bertan taldeko lana egin behar dugu gehienbat. Gaur astelehena denez, oraindik ez dugu informazio asko. Ikasle gehienak, irakasle batzuen moduan, guztiz galduta gaude, zer egin behar den jakin gabe.

Jakinda aste oso bat dugula lana burutzeko klase orduetan, lehenengo egun hau galdutzat eman dugu. Hiru egun ditugu lana egiteko taldekideak batera egonda. Hala ere, arazo hau konpontzea espero dugu eta orain aurrera egin ahal izatea.

Espero dugu bihar informazio gehiago izatea eta laguntza gehiago jasotzea.

Besterik gabe agurtzen gara!!